Azken Bideoa: LABek egindako ekintza


Deialdiak Zabaldu!

Bideo guztiak

Aldizkariak

Revistero

Apurtu Telebista produktuak

Alta tensión
Antifaxista Egunak

Entzun!


2009ko Urtekaria

2009ko Urtekaria

Video Reportajes

Apurtu Berriak

Adierazi

Zentsura: AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUAK ETBren ZENTSURA POLITIKOA SALATU DU

Langile eta profesionaleei deia egin die "zentsura politikoarekin" amai dezatela eskatuz

Alain Berastegi gazteak pasa den astean aurpegia estalita eta armatuak zeuden pertsonen eskutik jasandako bahiketa eta torturak salatzeko egindako agerraldia Euskal Telebista isildu egin zuela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Mugimendu honen iritziz, "benetan larria da euskal komunikabide publiko batek gertaera hauei bizkarra ematea."

Alain Berastegiren salaketa "benetako eskandalo politikoa" dela azpimarratu ondoren, "ohituak gaude jada gure herrietan ematen den errealitate errepresiboa komunikabide nagusiek nola isiltzen duten ikusten" esan zuen AAMk. Zentzu honetan Espainiar gobernuak "bere errepresio estrategia bururaino eramateko komunikabideen beharra" duela azaldu zuen AAMk. "Zentsura politikoa ezartzeak eta errealitate errepresiboa isiltzeak jazarpena eta errepresioa areagotzen laguntzen duela salatu nahi dugu. Alainen bahiketa eta tortura kasua isiltzeak, antzeko kasu berriak egon daitezen laguntzen du."

EITB espainiar errepresio estrategiaren mesedetan
Patxi Lopez, Rodolfo Ares eta Alberto Suriok zuzentzen duten telebista publikoak duen ildo informatiboa kritikatu zuen AAMk. Espainiar errepresio estrategiaren araberako dela ohartarazi zuten, eta "herri honetako sektore oso bat ezabatzeko apostu garbia egina dute, horretarako frente guztiak irekiak dituztelarik, frente mediatikoa barne".

Euskal telebistako langile eta kazetariei deia egin zieten telebista kate horretan ematen den "zentsura politikoa" hausteko eta Euskal Herrian ematen den errealitate errepresiboa "objetibotasunez" landu dezatela eskatuz.

dena

Powered by Drupal - Design by Artinet