Azken Bideoa: Irailak 11an, adierazi!


Deialdiak Zabaldu!

Bideo guztiak

Aldizkariak

Revistero

Apurtu Telebista produktuak

Alta tensión
Antifaxista Egunak

Entzun!


2009ko Urtekaria

2009ko Urtekaria

Video Reportajes

Apurtu Berriak

Adierazi

Segi: FISKALTZAk ETA AVTk 10 URTEtik 7ra JEITSI DITUZTE 5 EUSKAL GAZTEen KONTRAko ZIGOR ESKARIAK

Orain arteko espetxe eskaera aldatu egin dute biek eta guztiei eskaera berdina egitera pasa dira. Atzo hasitako epaiketa bihar amaituko dela espero da, gazte independentistek beraien defentsa juridikoari uko egin diotelako. Horien artean Zigor Ruiz Errotxapeako preso politikoa dago

Araitz Zubimendi, Eneko Aizpuru, Gari Mujika, Zigor Ruiz eta Asier Tapiaren aurkako epaiketa atzo goizean hasi zen espainiar Entzutegi Nazionalean. Auziperatuek epaiketa politiko baten aurrean daudela salatu zuten, eta Segi independentzia eta sozialismoaren alde lan egiten duela gazte erakundea dela defendatu zuten atzoko sesioan.

Eneko Aizpuru eta Zigor Ruiz gazteei hitza kendu zien epaileak. Zigor Ruizek espainiar Entzutegi Nazionalaren antzutasuna azaldu zuenean epaileak isiltzeko agindu zion.
Asier Tapiak, bere aldetik, uko egin zion bere defentsari, epaiketa politikoa dela salatuz.

Defentsa juridikorik gabe
Defentsak ere uko egin dio bere frogak aurkezteari, bai lekukoei bai eta peritajeari ere. Bihar ostirala jarraituko du epaiketak eta printzipioz amaituko dela espero da.
Errotxapeako hainbat bizilagunak Madrilera abiatu ziren asteartean, eta asteazkenero auzoan egiten den enkarteladan epaiketaren salaketa egin zen.

dena

Powered by Drupal - Design by Artinet