Azken Bideoa: LABek egindako ekintza


Deialdiak Zabaldu!

Bideo guztiak

Aldizkariak

Revistero

Apurtu Telebista produktuak

Alta tensión
Antifaxista Egunak

Entzun!


2009ko Urtekaria

2009ko Urtekaria

Video Reportajes

Apurtu Berriak

Adierazi

Operazio Poliziala: GUTXIENEZ 35 GAZTE ATXILOTU DITUZTE POLIZIA ESPAINOLAK ETA GOARDIA ZIBILAK

Atxiloketak Hego Euskal Herriko hainbat puntutan egin dituzte. Gainera, gutxienez 92 miaketa egin dituzte. Operazioa oraindik egiten ari dira eta Marlaska epaileak agindu du

Entrevistas
Asier Nieto, presidente Armonía Txantreana: "Los registros de las peñas pueden ser un intento de criminalizar nuestra actividad cultural"

Miembro de Auzotegi: "Buscaban explosivos y pistolas y solo se han llevado material sociopolítico"

Atxilotuen zerrenda Nafarroan:
Itsaso Torregrosa (Burlatan espainiar Polizia Nazionalak), Oihana Fernandez ( Barañainen), Garbiñe Urra (Barañainen espainiar Polizia Nazionalak), Jon Ziriza (Barañainen), Raul Iriarte(Barañainen), Amaia Elkano (Iruñean), Mikel Ezkidoz (Iruñerrian, donostiarra da). Bizkaian Oier Zuñiga gazte iruindarra atxilotu dute, eta Gipuzkoan Irati Mujika atzeman dute. Beste lau pertsona atxilotzen saiatu dira Iruñerrian : Maitane Fernandez, Ainara Bakedano, Mikel Fernandez, Iker Martinez. Eta Antsoaingo etxe batean, non bi gazte bi dira, polizia sartu da, baina ez du inor aurkitu.


Barañainen izan da atxiloketa bat


Esparru gaztetxean egiten ari dira mihaketa

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak gutxienez 36 pertsona atxilotu dituzte Hego Euskal Herriko hainbat tokitan Segiren aurkako operazio batean.

Operazioa Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu du. Epailea Donostiara bertaratu da, bi fiskalekin eta poliziaburuekin batera, koordinazio lanak egiteko.

Halaber, agenteek gutxienez 34 etxebizitza, gaztetxe, elkarte eta taberna miatu dituzte. Operazioa ez da amaitu, eta beraz baliteke atxiloketa eta miaketa gehiago egitea oraindik.

Poliziak beste hiru pertsonaren etxeetara joan dira, baina ez dituzte topatu bertan eta, beraz, ezin izan dituzte atxilotu.

Atxilotuen eta mihaketen zerrenda
Oraindik ez dira ezagutzen atxilotu guztien izenak. hauek dira orain arte publiko egin direnak:
Bizkaian: Zuriñe Gojenola (Lekeition).

Gipuzkoan: Jon Tellería atxilotua dagoela esan dute, baina gezurra da. Mikel Ayestaran (Villabonan), Euken Villasante (Andoainen Espainiar Polizia Nazionalak), Garazi Rodriguez (Legorretan atxilotu duten baina Donostiako Gros auzokoa da), Maialen Eldua (Donostiako Egia auzoan), Irati Mujika (Amezketan), Matxain abizena duen gazte bat atxilotu dute Zaldibin. Oier Ibarguren (Donostiako Amara auzoan), Ihar Egaña (Donostiako Amara auzoan), Haritz Lopez (Tolosan).

Araban: Aitor Liguerzaba (Gasteizen Espainiar Polizia Nazionalak), Jon Liguerzana (Gasteizen Espainiar Polizia Nazionalak), Ion Anda (Gasteizen Guardia Zibilak), Bittor Gonzalez (Gasteizen), Goizane (Gasteizen), Unai (Gasteizen), Jagoba Apaolaza (Gasteizen), Zumai Olalde (Gasteizen).

Lapurdin: Iker Elizalde (Hendaiako hautetsia Levert-en aginduz atxilotu dute eta Baionako komisaldegira eraman dute.)

Nafarroan: Mihaketak Atarrabian, Iruñean, Zizurren eta Barañainen burutzen ari dira, gaztetxe eta elkarte ezberdinetan. Zizurko Esparru gaztetxean, adibidez, 20 goardia zibil inguru daude erregistroa egiten. Dirudienez atxiloketa bat egiten saiatu dira, baina ez dute lortu. Bestalde, nabarreria.com web guneak adierazi du Armonia Txantreana peña, San Fermin peña, Txantreako Auzotegi eta Errotxapeako Auzo Elkartea mihatu dituzte poliziek. Iruñeako Auzo elkartea eta Arrano elkartea mihatu dituztela adierazi du AAMk, eta baita Atarrabiako gaztelekua eta Antsoaingo auzko elkartea. Herri honetan ere Zaldiko taberna eta Bikupe elkartean sartu dira poliziak. Errotxapean Carbonilla lokalak mihatu dituzte poliziek .


Esparru gaztetxean egiten ari dira mihaketa

Mobilizazioak
Gaur asteartea, Zizurren arratsaldeko 17etan Gaztetxeko plazan asamblada. Iruñean, 19:30etan batzarra irekia Iruñea Taldeak Alde Zaharrean duen egoitzan.
Bihar asteazkena, eguerdiko 12:30etan Auzitegi Probuintzialean kontzentrazioa Iruñeako Peñek deituta. Leloa hauxe izango da: "Iruñeako Peñei eraso geihagorik ez!"
Ostegunean, arratsaldeko 18etan, Iruñeako Udal Plazan euskal gazteriaren aldeko kontzentrazioa.

dena

Powered by Drupal - Design by Artinet