Azken Bideoa: Irailak 11an, adierazi!


Deialdiak Zabaldu!

Bideo guztiak

Aldizkariak

Revistero

Apurtu Telebista produktuak

Alta tensión
Antifaxista Egunak

Entzun!


2009ko Urtekaria

2009ko Urtekaria

Video Reportajes

Apurtu Berriak

Adierazi

Presoak: LARUNBATEAN BILBOKO KALEAK LEPORAINO BETEKO DIRA PRESOEN ALDE

Espainiako Auzitegi Nazionalaren debekuaren gainetik, EA, Aralar, Ezker Abertzalea, Alternatiba eta AB alderdiek presoen aldeko manifestazioara joateko deia egin dute

Gaur eguerdian EA, Aralar, Ezker Abertzalea, Alternatiba eta AB alderdiek prentsaurrekoa eskeini dute datorren larunbatean Bilbon preso politikoen eskubideen alde egingo den manifestazioan parte hartzeko gonbidapena luzatzeko. Audientzia Nazionalaren debekua "adierazpen askatasunaren eta biltzeko eskubidearen urraketa zuzena" dela esan dute. Euskal Herria "ukazio egoeran" mantentzeko "ongi diseinatutako Estatu estrategiaren" baitan kokatu dutenez, manifestazioa mantentzearen alde agertu dira. Deialdia, arratsaldeko 17:30etan izango da Jesusen Bihotzaren plazatik, eta leloa hasieran jarrita zegoena: "Dagozkien eskubideen jabe, Euskal Presoak Euskal Herrira".

Espetxe politikaren aurka
Indarrean dagoen espetxe politikak "sufrimendu arrasto luzea" utzi duela esan dute, eta zentzu horretan "milaka dira espainiar eta frantziar Estatuetako espetxetatik baldintzari kaxkarrenetan egon izan direnak". Euren eskubideak "behin eta berriz" zapalduak izan direla gaineratu dute.

"Sakabanaketa, Bizi Osorako Zigorra, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ez askatzea, isolamendua, bakartzea, mehatxuak, kolpeak, irainak, jipoiak, komunikazioen bortxaketa etengabea edo leku-aldatze erabat arbitrarioak eguneroko ogia dira euskal preso politikoentzat", azpimarratu dute.

Senideek bizi duten errealitatearen inguruan "gero eta gordinagoa bilakatzen ari dela" esan dute alderdiko bozeramaileek. Honen adibide garbiena "beraien aurka kontrolak bidaietan, mehatxuak, irainak, beraien senitartekoen argazkiak erakusteko debekua eta azkenik espetxeetako atarian pairatuarazi nahi dieten tratu umiliagarria eta ez legala "katxeo por palpacion". Guzti hau gutxi balitz, asteburuero milaka lagun heriotzaren korridore etengabe batetan sartzen ditu sakabanaketak. 40 minutuko bisita bat egiteko, edozein errepide bazterretan bizitza galtzeko arrisku bizian", salatu dute.

Egoera honekin amaitzeko garaia da
Euskal jendarteak egunerokoan ematen diren "oinarrizko eskubide urraketa" hauekin amaitu behar dela esan dute. "Guztion artean izugarrizko elkartasun uholdea eraiki behar dugu urraketa guzti hauekin amaitzeko", baiestatu dute. "Argi utzi behar baitiegu euskal preso eta euren senide eta lagunen aurka jotzeak, euskal jendartearen bihotzaren aurka bete betean jotzea suposatzen duela." Konpromezuak hartzera gonbidapena ere luzatu diote euskal gizarteari.

dena

Powered by Drupal - Design by Artinet