Azken Bideoa: Irailak 11an, adierazi!
Deialdiak Zabaldu!
Entzun!
Epaiketa: ITURRAMAKO BI GAZTE EPAITUKO DITUZTE AUZITEGI NAZIONALEAN
"Torturan oinarritu" den sumario horretan Ibai Azkona eta Iker Araguas Iruñeako gazteak epaituko dituzte. 5 urteko espetxe zigorra eskatzen dizkiete
Ibai Azkona inputatuarekin egindako elkarrizketa
Urtarrilak 14an hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean Iker Araguas eta Ibai Azkona Iturramako gazteen aurkako epaiketa. 2008ko Irailaren 30ean atxilotuak izan ziren beste hainbat gazterekin batera, euskal gazteri independentistaren kontrako sarekada batean. 4 egunez ikomunikatuta egon ostean tortura basatiak salatu zituzten polizia espainolaren eskutik. Hala ere Marlaska epailearen aurretik pasa ondoren kartzelaratuak eta dispertsatuak izan ziren. Gaur egun Iker Arguas oraindik preso daukate Valdemoroko espetxean, eta Ibai, berriz, kalean dago.
Fiskalaren eskaera bost urteko kartzela zigorrakoa da eta haien kontra dituzten frogak "torturen bidez lortutako deklarazio inkulpatorioak dira", haien lagun eta senideen arabera.
Iturraman auzi hau salatzeko asmoz, Urtarrilak 14an mobilizazio eguna deitu dute. Deitzaileen iritziz, "gazteri independentista borrokalaria Estatuen begipuntuan dago, jakitun direlako euskal gazteriak gaitasun osoa duela Euskal Herria eraikitzeko eta askatasunera eramateko". Errepresioaren aurrean "kalera ateratzea" eta "herri harresi sendo bat" sortzea "ezinbestakoa" dela azpimarratzen dute.







