Azken Bideoa: Irailak 11an, adierazi!


Deialdiak Zabaldu!

Bideo guztiak

Aldizkariak

Revistero

Apurtu Telebista produktuak

Alta tensión
Antifaxista Egunak

Entzun!


2009ko Urtekaria

2009ko Urtekaria

Video Reportajes

Apurtu Berriak

Adierazi

Amnistia Eguna: "PRESOAK EZIN DIRA ASKE IZAN, EUSKAL HERRIA INPOSIZIOTIK LIBRE EZ BADA"


Amnistia EgunaJuan Mari Olano
1977-2007, 30 urte demokraziarik gabe Euskal Herrian
Beste interbentzioak
Am egTAT

Am EgBertsolaria

Am EgPreso ohia

Am EgGaldetzen abestia

77ko Amnistia asteetatik 30 urte igaro dira eta gertaera haiek zein inguratu zituzten testuinguruak esangura handia du Euskal Herriak gaur bizi duen egoeran.

Orduko gertaerak zuzenean bizi izan dituztenek, baita orduan jaio ez baina gaur orduan egindakoaren ondorioak bizi dituztenek ere, gezurrezko demokrazian bizi direnek hain zuzen, Amnistiaren aldeko ekimena bultzatzen dute.

77an aldaketa politikoa nahi zuen gizarteak eta aldaketa politiko horren ibilbidean amnistia mugarri ezinbestekoa zen. Testuinguru horretan izan ziren Amnistia asteak.

Amnistiarik ez zen egon eta aldaketa benetakorik ere ez. Indultua "amnistiaren lege" izenarekin jantzi zuten eta erregimen frankistaren zutabeak aldatzen ez zituen estatusaren mantenuari "demokraziaren erreforma" deitu zioten.
Amnistia ez zen egon, arrazoi nabarmenengatik:

- Preso eta iheslariak izateko arrazoiak bere horretan mantendu zirelako, segituan betez kartzela eta erbestea euskal militante eta errepresaliatuez.
- Indultuak bilatzen zituen irtenbide pertsonalen itzalean ezkutatu nahi izan zuten irtenbide benetakoa eman ez izana.

Hau guztia inposizioaren bidetik gauzatu zen. Herri aldarrikapenei entzun gor eginez eta herriaren hitza ahalbidetu gabe.

77 eta 07ko gaurko egoerek badute antzekotasunik. Orduan eman ez zen aldaketa politikoa eta amnistiak, gaurko egoera esplikatzen dute. Gaur indarrean diren aldarrikapen eta premiak dira.

Orduko akatsa berriro ez errepikatzea funtsezkoa ulertzen dute Amnistiaren aldeko mugimendukoek eta jarrera politikoak norabide berri batean jarri behar dira horretarako. Gatazka konpontzen ez duten eztabaida eta posizioak alboratuz.

"Euskal Herriak amnistia behar du. Aldarrikapen guztiz demokratikoa da eta konponbide ibilbide batean ezinbesteko mugarri" ulertzen dute.

dena

Powered by Drupal - Design by Artinet