Azken Bideoa: Elkartasun Hondartza
Deialdiak Zabaldu!
Entzun!
Ez galdu!
| Lun | Mar | Mié | Jue | Fri | Sáb | Dom |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
Otsailak 13: EKIMEN UGARI BURUTUKO DIRA EUSKAL HERRIKO TORTURAREN AURKAKO EGUNEAN
Errotxapean, Txantrean, Lizarran eta Burlatan hitzaldiak eta mobilizazioak izango dira datorren astean
Askatasunak egindako bideoa
Aurten ere, Joxe Arregiren heriotzaren eguna gogoratuko da. Duela 27 urte Joxe Arregi Espainiako poliziak erahil zuen tortura erabiliz, eta urtero data horretan torturaren aurkako ekimenak burutzen dira Euskal Herrian. Aurten hitzaldiak eta mobilizazioak egingo dira zenbait lekuetan.
Txantrea
Otsailak 11 astelehena, arratsaldeko 19:30etan hitzaldi bat egingo da. Bertan Aiert Larrartek (TAT) eta Unai Romanok parte hartuko dute. Hitzaldia Armonia Peñan egingo da. Otsailak 13an (asteazkena)arratsaldeko 19:30etan Larekin kontzentrazio bat egingo dute.
Burlata
Otsailak 12an (asteartea)arratsaldeko 20etan Axular Elkartean beste hitzaldi bat antolatu da. TATeko kidea den Aiert Larrartek hartuko du parte, Karlos Ezkurra preso oiharekin batera. Hitzaldi honetan psikologo batek azalpen batzuk emango ditu eta Iker Gulinaren amak bere testigantza emango du.
Herri honetan otsailak 13an kontzentrazio bat egingo dute.
Errotxapea
Hitzaldia egingo da Errotaberri elkartean otsailak 14an, osteguna. Bertan Martxelo Otamendi eta Aihert Larrarte arituko dira torturaren inguruan.
Lizarra
Lizarran otsailak 13an arratsaldeko 19:30etan Baja Navarran kontzentrazio bat egingo da.








